Atzo zabaldu zen Aitonena elkarteko kuota ordaintzeko epemuga. 2002 urteari dagokion kuota 4€ (666 pzta) da, eta Aitonena Ieko bulegoan egin beharko da ordainketa 10:30etatik 12:30etara, lanegunetan. Bestalde, Sanjuandegi auzoan ordaindu nahi duenak otsailaren 5, 6 eta 7an egin dezake Aitonena II egoitzan 16:00etatik 18:00etara bitartean. Hemen ere lanegunetan egingo dira ordainketak.