Lana ondo eginez eta amaiera aldeko larrialdi uneak egoki gaindituz, erantzun bikaina eman zuten ordea jokalariek eta horrela poltsikoratu zuten garaipen garran-tzitsu berri bat. Hita (17), Eneko Garmendia (15), Iraundegi (7), Garcia (12), Jon Arozena (16) eta Iparragirre (15) izan ziren azpeitiarren saskiratzaileak.
Bilbon lortutako hori Iraurgi-Jostaldik jarraian lortzen duen hamabosgarren garaipena izan da. Marka bikainak ari dira ezartzen azpeitiarrak, astea joan eta astea etorri. Izan ere, urritik hona neurketa bat bera ere ez du galdu herriko saskibaloi taldeak. Azken garaipen honen ondoren, gainera, Iraurgi-Jostaldi bakarrik gelditu da igoera faseko lehen postuan eta, oraindik partida zail asko gelditzen diren arren, denboraldiko helburu nagusia gero eta gertuago ikusten dute azpeitiarrek.