Azpeitiko Udal Euskaltegian otsailean hasiko diren ikastaroez gain, badira beste hainbat ikastaro ere: Ipuingintza ikastaroak, Jolas eta Kanten ikastaroak, EGA ondoreneko Iturri Onetik I eta Iturri Onetik II (biak ere euskararen kalitatean sakontzeko ikastaroak) edota Josten ikastaroa (oinarrizko idazkiak sortzeko ikastaroa, ordenadore bidez).
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 943-811947 telefonora edota euskaltegiak Perdillegi, 3, Istitutuan, duen egoitzara azaldu.