Banakako sarietan, lehen saria, 360, Izarraizpeko harriketarrak jaso zuen; bigarren saria, 330, Obelix-entzat izan zen; eta hirugarrena, 270, berriz, antigualeko Tiobiboarentzat.
Taldekako sarietan, lehenengoa, 540, Brasilgo Batukada taldearentzat izan zen; bigarrena, 480, Ertzainez jantzita ibili zen taldearentzat izan zen; eta hirugarrena berriz, 420, rockeroentzat.
Bestalde, Juanito Bikendik, 300 sari berezia eskuratu zuen inauterizaletasunagatik. Izan ere, Juanito pailazoz jantzi zen astelehenean, 80 urterekin.