Arrospide eta Arria V. rentzat izan zen Urrezko Aizkora

Uztarria.com 2002ko ots. 19a, 17:02

Angel Arrospidek eta Xabier Orbegozok, Arria V.ak, lortu zuten Urrezko Aizkora igandean. Bikote gipuzkoarrak Nazabal eta Lopez Azpilikuetari erraz irabazi zien, hauek lortutako 3 puntuen aurrean 18 lortu baitzituzten Arrospidek eta Arria V.ak.

Txandakakoarekin hasi zen txapelketa, 80 haztabeko enborra moztu behar zuten eta Arrospide eta Arria izan ziren lehenak 3:22 minuturekin. Nazabal eta López Azpilikuetak 4 minutu eta 20 segundo behar izan zituzten lana amaitzeko. Ondoren, kanaerdikoari ekin zien aizkolariek, eta oraingoan Nazabal (1:17) Arriaren (1:28) aurretik ibili zen, baino Arrospide (1:42) López Azpilikuetari nagusitu zitzaion, azken honek ez baitzuen kanaerdikoa mozten amaitu. Hurrengo proban lau aizkolariek 60 haztabeko enborra moztu behar zuten. Proba amaitzen lehena Arria (1:08) izan zen, eta ondoren Nazabal (1:15). Banakako norgehiagokan berriz, Arria (1:33) López Azpilikuetari (1:34) ozta-ozta nagusitu zitzaion, eta Arrospide (1:55) Nazabali, azken honek ez zuen lana amaitu. Txapelketaren une honetan Arrospide eta Arria aurretik ziren 7-2, eta 12 puntu ziren oraindik jokoan.

Kanporaketa probak erabaki zuen garaipena, Arria eta Arrospidek 5 puntu lortu baitzituzten eta López eta Nazabalek 1. Eta ondorioz, 12-3 punturekin aurretik ziren Arria eta Arrospide, eta 6 puntu baino ez ziren geratzen jokoan. Ondoren jokatu zen proban ere Arria eta Arrospide nagusitu ziren, 19 minutu eta 12 segundo behar izan baitzituzten, besteek baino 55 segundo gutxiago.






Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide