Antonio Aristi Seat Leon kopan parte hartzeko asmoa du aurtengo denboraldian, eta laguntzaileekin hitz egiten ari da aurrekontuaren inguruan. Aurtengorako Aristik 90.152 € aurrekontua du, eta hemendik bi astetara jakingo du zer dioten laguntzaileek. Seat Leon Kopa hau maitzaren 12an hasiko da Madrileko Jarama zirkuituan eta Espainia nahiz Portugaleko zirkuituetan ospatuko diren lasterketetan parte hartzeko aukera izango du. Lasterketa hauek telebistaz ikusi ahal izango dira La2k eskainiko dituen saioetan, eta modu honetan Aristik errazagoa izango du beharrezko diren laguntzaileak lortzea.
Antonio 96an hasi zen igoera eta rallyetan parte hartzen Citroen AX Sport batekin, eta urte horretan bertan bere mailan garaile izan zen. Hurrengo urtean Saxo batekin ibili zen zirkuituetan. Eta 98an hasi zen Hyundai kopan, denboraldiko bigarrena izan zen orduan.