Otsailean hasieran hasi ziren Betharrameko frontoia euritara egokitze asmoaz lanean. Alejo Uranga, Kirol Batzorde buruaren esanetan: "Euria egiten zuenean, ura sartzen zen albotik eta jendeak ez zuen erabiltzen frontoia. Horregatik, albotik zabalduko da teilatua, ikastetxe aldera". Egokitze lanak datorren hilean amaituko dira.