Gogor salatu nahi dugu alkatearen jarrera, berak prentsa guztia bere alde erabili ondoren, gazteoi herrian kartelak jartzea ere galerazten ari da eta. Kartel batetan manifestaziorako deialdia egiten da eta bestean, berriz, prentsan agertutako zatiak daude. Bastidak berak esandako hitzak ere tartean daude, eta orain bera da kartel hauek kentzeko agindua ematen ari dena.
Bestalde, gogor salatu nahi dugu, atzo gauean kartel hauek jartzen ari zirela bi gazte identifikatu izana plazan ertzaintzak. Gogor salatu nahi dugu baita ere alkatea ezartzen ari zaigun zapalketa egoera, eta dei egiten dizuegu herritar guztioi manifestazioan parte hartu dezazuen.