Datorren larunbata, martxoaren 2a, 2002ko Zuhaitz Eguna ezarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azpeitian ospatuko da ekitaldi ofiziala, eta Ingurugiro Etxearen ondoko eta errekaz bestaldeko lursailetan bertako 300 zuhaitz hostozabal landatuko dira. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, eta Azpeitiko eta Azkoitiko 5. eta 6. mailako 220 ikaslek hartuko dute parte, 22 begiraleren laguntzarekin. Ekitaldia musikaz alaituta izango da, eta landaketa amaitzen denean hamaiketako bat ere eskainiko zaie ikasleei. Ekitaldia 13:00ak aldera amaituko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azkoitiko eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak bertan izango dira.
Antolatzaileek Zuhaitz Egunean parte hartu nahi duten Azkoitiarrentzat autobus zerbitzu bat jarri dute. 10:45ean Julio Urkijo kalean, Consum parean, irtengo da autobusa, eta 13:00ak ingururako aurreikusten da itzulia. Azpeitiarrak berriz, bere kasa azalduko beharko dira Ingurugiro Etxera.
Ekitaldiaren antolaketan laguntzaile gisa arituko dira Ikastetxeetako irakasleak, baita ere Anaitasuna eta Lagun Onak Mendi Bazkuna taldekoak.