Gaur 22:00etan egingo da lehen kanporaketa saioa Azkoitiko Kultur Etxean, eta Oskar Alberdi, Aritz Aranburu, Urko Egaña, Ruben Gorrotxategi, Gorka Iribar, Iñigo Izagirre, Iñigo Manzisidor Mantxi, eta Leire Ostolaza arituko dira bertsotan. Sarikateran bigarren saioa Zestoan izango da, martxoaren 8an. Saio hau ere 22:00etan izango da Kultur Etxean eta Migeltxo Aiertza, Imanol Epelde, Aritz Etxeberria, Nahikari Gabilondo, Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Felix Zubia eta Julen Zulaika. Finala, berriz, martxoaren 23an Azpeitian izango da, 18:00etan Soreasu aretoan. Ondoren Azkoitiko Iraurgi Elkartean, bertsolari, antolatzaile eta bertsozaleekin afaria izango da.
Bertsolari Gasteen I. Erniarraitz Sariketan Azpeititik bertatik sei bertsolari ariko dira lehian: Beñat Lizaso, Leire Ostolaza, Jokin Uranga, Ruben Gorrotxategi, Haritz Etxeberria Ministro eta Urko Egaña. Gai jartzaile aritzeko talde bat antolatuta dago, eta aurkezle, berriz, Ixabel Jauregi eta Nagore Telleria ibiliko dira. Sariketaz, gain, bertsolaritzaz jarduteko parada ere jarri dute Erniarraitzeko bertsozaleek. Martxoaren 14ean, Errezilen izango da mahainguru-tertulia, garai bateko bertsolaritza eta bertso giroa mintzagai hartuta.
Otsaileko Uztarria Herri Aldizkarian jaso genituen azpeitiar bertsolari gazteen ikuspuntuak