Establezimendu batzuek Kontseiluari bere kanpaina luzatzeko eskatu diote

Kontseilua 2002ko mar. 5a, 20:03

“Azken pezetak eta liberak zein lehen euroak euskararen alde” kanpaina otsailarekin batera amaitutzat eman du Kontseiluak, eta dirua biltzeko erabilitako itsulapikoak martxoan zehar jasoko ditu establezimenduetatik. Une honetan balantze ekonomikoa egiteko datu nahikorik ez badago ere, Kontseiluak oso positiboki baloratu du herrietan ekimen honek izan duen harrera.

Izan ere, dendari eta tabernari batzuek itsulapikoak oraindik ez biltzeko eskatu diote Kontseiluari, jendeak oraindik ere dirua sartzen jarraitzen baitu. Horregatik, zenbait establezimendutan itsulapikoak mantendu egingo dira eta hurrengo hilabeteotan ere, euskarari laguntzen jarraitu ahal izango da.

Gogoratuko denez, Kontseiluak iazko abenduan jarri zuen abian “Azken pezetak eta liberak zein lehen euroak euskararen alde” izeneko ekimena. Horrela, 10.000 itsulapiko inguru jarri ziren Euskal Herri osoko establezimenduetan, norbanakoek euskararen alde bere ekarpen ekonomikoa egin zezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide