Bisitak egunero
Egunero egunero 106 aldiz erakusten dugu, bataz-beste, uztarria.com-eko orri nagusia. Aste egunetan, kopuru hori 125 ingurura igotzen da, baina aste bukaerako egunetan, jendeak gutxiago nabigatzen du Interneten. Badira askoz jende gehiago sartu diren egunak, baina baita gutxiagokoak ere. Ondoko grafikan ikus daiteke sarrerako orriak izan duen bisita kopurua.
Jendea pixkanaka-pixkanaka ataye ezagutuz joan dela dirudi, eta momentuz, bigarren hilabetean eutsi egin zaio lehenengoan sartu zen jendeari. Joera, beti izan da goranzkoa, nahiz eta azken asteetan bataz-bestekoaren igoera txikiagoa izan den.
Eta guztira, 47.556 orri erakutsi ditugu. Hau da, 800 orritik gora eguneko. Hori, Interneten, ezer gutxi da; baina Interneten, euskaraz eta Azpeitian...
Sailak banan-bana
Baina zein orri dira bisitatzen direnak? Kasu honetan, bi datu begiratu ditugu:
- Sail bakoitzak duen orri kopurua.
- Sail bakoitzak izan duen bisita kopurua.
Era horretan, sail bakoitzaren arrakasta neur dezakegu, orririk bisitatuenak zein sailetakoak diren ikusita. Bestalde, sail desberdinek webgunean duten pisua ere jakin dezakegu, bere osotasunean, sailak izan duen bisita kopurua ikusita. Eta honekin guztiarekin, zera ikus daiteke:
- Orririk bisitatuenak, inkesta eta eztabaida sailekoak dira. Hauetan, orri bakoitza, 600dik gora aldiz erakutsi da.
- Ondoren azken albisteenak daude, bakoitza 60 bat aldiz erakusten delarik. Batzuk 130 bisitatik gora dituzte, baina beste batzuk, oso-oso gutxi (ikus hurrengo puntua).
- Zibertekako orriek, 55 bat bisita jaso dituzte.
- Agendako ekitaldiak aldiz, portadan ikusten dira ia osorik, baina halere 25 bat bider egiten da ekitaldian klik.
- Uztarria herri-aldizkariko artikuluek, aldiz, 15 bat bisita izan dituzte orriko.
Gainerako orriak webgunearen azalpenak, egilearenak, eta tankerakoak izan dituzten bisitek ez dute aparteko informaziorik eskaintzen. Gainera, webgunean duten "pisua" oso urria da.
Eta webgunearen baitan sailek duten pisuari dagokionez, hona sailkapena bisita kopuru totalari begiratuta.
- Aldizkaria: Webguneko orri guztien % 81a sail honetakoak dira. Bisiten % 42a jaso dute.
- Agendie: orrien % 8a eta bisiten % 6,7.
- Albistiek: orrien % 7ak bisiten % 13a.
- Zibertekiek: orrien % 2a eta bisiten % 4a.
- Eztabaidiek eta inkestiek, bakoitzak orrien % 0,3a eta bisiten % 6a eta %9a, hurrenez-hurren.
- Eta gainerako orriak eta bisitak, azalak eta bestelako orri estatikoek.
Azken albisteak
Albistearen sarrerako testua bera azalean erakusten da, eta posta-zerrendan izena emanda dauden 96 azpeitiarrek ere jasotzendute. Beraz, sarrera-testu honek irakurle dezente ditu. Gainean klik egin eta albiste osoa irakurtzera 60 bat lagun hurbiltzen dira.
Eta albisteetan gehien eta gutxien bisitatutakoen artean ere azterketatxo bat egin dugu. Hona hemen 10 albisterik bisitatuenak:
- Udaleko zinegotzi bati Gazte Lokalaren eskaera egin diote kalean, 144 aldiz.
- Azpeitiko Lehen San Silbestre lasterketaren sailkapena, 121 aldiz.
- Zuek bai eta gu zergatik ez?, 117 aldiz.
- Hipokrisia, 99 aldiz.
- Festa Batzorde buruari zuzendutako eskutitza, 86 aldiz.
- Igandeko gertakariek islada nabarmena izan dute komunikabideetan, 85 aldiz.
- Festa Batzorde buruaren erantzuna Julian Barrenetxe Abesbatzari, 83 aldiz.
- "Irune AgirrebeƱa da Alde Zaharreko milioi bat pezetako sariaren irabazlea":http://www.uztarria.com/albistiek/1010490122, 79 aldiz.
- Bastidak mozorroa kendu du, 79 aldiz.
- Herritarren aurkako isunak, 74 aldiz.
Ondorioak
Eta zer ondorio atera daiteke hemendik? Beno, bakoitzak berea, seguruenez. Eta guk, geurea. Alegia, jendeak hiru gauza estimatzen dituela gehien:
- Dinamikotasuna, eta parte-hartzea. Herriko eztabaidetan eta kontuetan iritzia emate, anonimoki bada ere.
- Egunerokotasuna. Gertuko informazioa, bai fisikoki eta bai denboran. Hori estimatzen da.
- Informazio bereizia. Beste euskarrietan emandako informazioa berrirakurtzeak apenas erakarpenik duen. Halere, hau egitea erraza denez, eta sortzen den informazio bolumena haundia denez...
Eta, orokorrean, oso ondo. Begira: 47.556 orrialde, 36 orrialdetako 1.320 aldizkari dira.