Aitor Aranguren, Azpeitiko udaleko ingurugiro batzordeburuak, "Zuhaitz egunean, landatutako zuhaitzak atera egin" dituztela jakitera eman dio Uztarriari. Zuhaitzak ibai bazterreko lur sailean landatu ziren, zati baten jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiak du, eta beste zatia, berriz, jabetza pribatukoa da. Ateratako zuhaitzak jabetza pribatuko lur sailean landatu ziren. Aitorren esanetan "legearen arabera ibai eta erreka bazterretan 8 metrotako distantzia batetan ezin da eraiki", eta beraz "lur jabeei baimenik eskatu ez" bazitzaen ere, lur horren "bestelako erabilpenei kalterik egiten ez dela" gaineratu du.
Zuhaitz egunean, Azkoiti eta Azpeitiko udaleko arduradunek, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak eta bi herrietako umeek hartu zuten parte. 250 zuhaitz landatu zituzten Ingurugiro Etxearen inguruan, Urola ibaiaren ondoko lur eremuan; 170 haur baino gehiagok eta 22 begiralek jardun ziren horretan.