Zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira 'Autoritateei erasotzearen' akusaziopean

AGZ?! 2002ko mar. 11a, 20:03

Gazteak epaiketaren zain daude orain

Elegante eguneko gertaeren ondorioz zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira Autoritateei erasotzearen akusaziopean. Atzo deklaratu zuten gazteek Azpeitiko Epaitegian.

Pasa den Inauterietako igandean, elegante egunean, herriko zenbait gazte eta alkatearen artean izandako liskarra medio, zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira Autoritateei erasotzearen akusaziopean. Gazteak J. U., E. I., O. L., I. U., M. L., A. O., X. Z. eta I. S. dira, eta atzo deklaratu zuten Azpeitiko Epaitegian. Gazteak epaiketaren zain daude orain, eta bi urtetik lau urte bitarteko kartzela zigorra dute aurrean epaileak delitu epaia emango balu.

Gertakaria eta ondorengo egunetan gazteek ere bi salaketa jarri zituzten Ertzainetan. Iker Salegik bat, botilarekin buruan jo omen zutelako, eta Eneko Ibargurenek bestea, ezpainean zauritu omen zutelako. Uztarriak ez du salaketa hauen nondik norakoen berri izan oraindik.

Bestalde, bai AGZ?! , bai Udala (EAJ-EAk adostutako idatzian), bai Azpeitiko Batasuna jendaurrean egindako agerraldietan elkarrizketaren alde azaldu ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide