"Azpeitian Zer?", egia zer?

Imanol Elias Odriozola 2002ko mar. 12a, 11:03

Honako ohar hau bidali genuen, behar bezala sinaturik, aipatzen den alea eskuratu ondoren:

AZPEITIKO UDALA

AZPEITIKO UDALA

(Alkatearen Idazkaritza)

"Azpeitian Zer?"

AZPEITIA

Azken "Azpeitian Zer?" (2. aldia, 43. zb) argitaratutako "Azpeitia informazio iturri" deituriko artikuluari buruz, honoko hau agertu nahi genuke, beraren idazleak ezagutzen ez dituenez Azpeitiarekin lotura bat duten komunikabide guztiak, edo behar bada ezagutu arren, beraietako bat isilean gorde nahi izan duelako.

Aipatzen dira artikulu horretan, Kaito Telebista, Loiola Irratia, DVko Azpeitiko kronika, Uztarria eta Azpeitian Zer?, guztiak aipa beharrekoak gaiari heltzean.

Baina herriko Udalak zabaltzen duen aldizkari batek osatu gabeko informazioa ematea, informazioari buruz zerbait esaten gainera, "Azpeitian Zer" aldizkariak agertzen den bezala, nahiko harrigarria dela iruditzen zaigu, egia guztia ez denez agertzen.

Hamasei urte dira (bada zerbait), ARRATE IRRATIAK Azpeitiko berriak adierazten dituela. 1986 urteko otsailaren hasiak gara, bertako berriemaile bezala, astean behin gutxienez (asteazkenetan 12:45etatik 13etara bitartean), 10-13 minututako saioa egiten dugula "Gaiztoa" izenpeturik lana.

Saio horretan, Urolaldeko albisterik nagusienak jasotzen ahalengintzen gara (Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa). Eta azpeitiarra izanik, esan beharrik ez dagoela iruditzen zait, Azpeitiak beti izan ohi duela gure aldetik aparteko tratamendu bat.

Sortu zenetik euskaraz bakarrik egiten duen komunikabide bat baztertu da aipaturiko kronika horretan, ongi merezi badu ere aintzakotzat hartzea. Negargarria...

Azpeitian, 2002ko otsailaren 7an.

Ondorengo alea ere eskuratu dugu, baina dirudienez, gure oharrak ez du merezi izan aintzakotzat hartzerik, eta Azpeitiko informazioan oinarritzen edota era finkoan jarraitzen duten komunikabideak: Kaito Telebista, Loiola Irratia, DVko Azpeitiko kronika, Uztarria eta Azpeitian Zer? bakarrik dira.

Betidanik entzun dut, jakintsuena dela errektifikatzea, baina zerbaitek huts egiten du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide