Itsasi taldearen arropak erakusgai izango dira bihartik aurrera

Itsasi Euskal Kultur Taldea 2002ko mar. 15a, 10:03

Itsasi Euskal Kultur elkarteak, bere sorreraren 25. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, arropen erakusketa bat antolatu du martxoaren 16tik 24ra bitartean, bi egunak barne.

Erakusketan taldea sortu zenetik gaur egun arte erabili diren eta erabiltzen diren jantziak erakusgai egongo dira. 30 jantzi ezberdin erakutsiaz, 55 bat maniki egongo dira zortzi egun hauetan.

Erakusketa hau, Alde Zaharreko Elkarteko denden erakusleihoetan izango da ikusgai, eta Alde Zaharreko Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren laguntzaz antolatu du Itsasik.

Nahi duen oro gonbidatuta dago erakusketa ikustera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide