Martxoaren 1ean pezeta desagertu zen, eta aurreko bi hilabetetan bi txanponen arteko elkarbizitzari amaiera eman zitzaion. Ordutik hona, pezeta oroigarri hutsa da, kolekzio zaleek eta inoiz balio altua izango duen esperantzan zenbaitek gordeko duena. Gorde nahi honetan pezeta zaharrekin egindako hainbat oroigarri ere agertu da merkatuan, soineko hura kasu.
Euskonews&Media aldizkarian Carlos Rilovak indarrean jarritako lehenengo pezeta daraman erloju bat aipatzen du. Erloju honek Isabel II.ren monarkia ondorengo behin behineko gobernuak ateratako txanpona darama, 1868ko iraultza "Gloriosa"ren ondoren ateratakoa. Baina artikulu berean pezeta hitza lehenagokoa dela aipatzen du, 1766ko matxinadaren inguruan jasotako dokumentuetan hitza aipatzen baita.
"La peseta y la matxinada de 1766" artikulua irakurtzeko egizu klik hemen