'Ortzadarra sutan' eleberria idatzi du Fernando Morillo azpeitiarrak

Uztarria.com 2002ko mar. 25a, 20:03

Igartza Saria literatur bekaren laguntzaz idatzi du liburua

Fernando Morillo idazle azpeitiarrak bere helduentzako lehen eleberria idatzi berri du. Liburua bizitzaren alegoria bat da eta bertan, sentimenduak nagusitzen dira, sexua oso present dagoen sentimenduen mundua.

CAF enpresak, Elkar argitaletxeak eta Beasaingo Udalak, urtero antolatzen dute Igartza Saria. Fernando Morillo idazle azpeitiarra izan zen irabazle bere hirugarren ekitaldian eta irabazitako beka horren laguntzaz idatzi du Ortzadarra sutan eleberria. Liburuan bi historia kontatzen dira; alde batetik 18 urteko lau neska eta lau mutilen kontuak eta aldi berean, 15 urte igaro ondoren pertsona berberek izango dituzten gorabeherak.

Fernando Morillo Uztarria Azpeitiko herri aldizkariko kolaboratzaile da. Lehen, hilero idazten zuen aldizkarian, orain aldiz, bi hilean behin agertzen dira bere artikuluak aipaturiko herri aldizkarian. Azkenengo bi artikuluak urtarrila eta martxoko aldizkarian jaso genituen. Uztarria aldizkariko bilaketak honako emaitza azaltzen du Fernando Morillogatik galdetuta.

Euskaldunon Egunkariak larunbatean jaso zuen honen berri.

Megadendan on-line eros daiteke Ortzadarra sutan liburua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide