Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren I. Mendi Biatloiko irabazleak

Patxi 2002ko mar. 27a, 19:03

Loiolako 'Sanjose jaietan' ospatu zen I. Mendi Biatloia

Aurten Loiolako jaietan lehenengoz ospatu zen I. Mendi Biatloian Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren garaile. Guztira 49 lagunek parte hartu zuten proban

Iosu Arregi azpeitiarra izan zen mutiletan lehenena I. Mendi Biatloian 44'22ko denborarekin. Nesketan, berriz Leire Altube izan zen azkarrena, 55'18ko denborarekin. Proba amaitzen lehenengo loiolatarra Aitor Agirrezabal izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide