Eguerdian inauguratu da Diego Garciaren irudia

Uztarria.eus 2002ko mar. 30a, 19:03

Korrikalari ezagunak izan dira irudiaren inaugurazioan
Gaur eguerdian Azkoitia eta Azpeitia bitartean, Loiolan, Diego Garciaren irudia inauguratu da. Inaugurazio ekitaldia 12:00etan hasi da, korrikalari ezagunak eta bere lagunak (Martin Fiz, Alberto Juzdado, Alejandro Gomez, Kamel Ziani eta Abel Anton besteak beste), senideen artean gurasoak eta anai-arreba, lagunak, Azpeiti eta Azkoitiko alkateak eta udaletxeetako ordezkariak eta herritar ugari izan dira ekitaldian.

Irudia agerian jarri dutenak korrikalariak izan dira, eta horrelaxe eman zaio ekitaldiari hasiera. Bihar izango da urtebete Diego Garcia Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako Alejandro Gomezekin batera entrenatzen ari zela, irudia jarri duten lekuan bertantxe, hil zela. Irudia agerian jarri ondoren, haur korrikalariek lore eskaintza egin diote Diegoren sendiartekoei, gero berriz Sahatsa dantza taldekoek aurreskua dantzatu dute. Eta irudiaren inaugurazio ekitaldia amaitzeko Diegoren lagunak ziren bi bertsolarik, Andoni EgaƱa eta Xebaxtian Lizasok bertsotan egin dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide