XXIII. Kutxa Juan Antxieta argazki lehiaketako lehen saria (300 euro eta oroigarria) Juan Mari Ibarzabal azpeitiarrak jaso du kontuz mutil, kontuz!
argazkiarekin. Inauteri giroa jasotzen duen argazkiarentzako sari berezia (60 euro) ere Ibarzabalek jaso du, Erraldoi musikariak
argazkiarekin.
Bigarren saria (180 euro eta oroigarria) Migel Angel Iriarteren Hankaz gora
argazkiak jaso du. Hirugarrena (150 euro eta oroigarria), Jose Ramon Larrañagaren Tokame-Roke
argazkiak. Laugarren saria (90 euro), Juan Carlos del Pozo-ren Zezenarekin soka-dantza
argazkiari egokitu zaio eta bosgarrena (60 euro) berriz, Jose Antonio Zabalaren Orain, lurrera
argazkiak jaso du.
XXIII. Juan Antxieta argazki lehiaketa honetan hamabi argazkilarik hartu dute parte eta guztira sokamuturrarekin lotutako 54 argazki aurkeztu dira. Inauteri giroari lotuta berriz,hamairu argazki aurkeztu dira.
Argazki lehiaketako epaimahaia Pepe Gil, Angel Rodrigez argazkilariek, Ignacio Artetxe eta Jabier Iraeta, udaleko merkataritza eta turismo saileko zinegotziak osatu dute.
Erakusketari dagokionean: lehiaketan parte hartu duten argazki guztiek osatzen duten erakusketa gaur ireki da. Apirilaren 26a arte ateak irekita izango ditu Antxieta Etxean, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara artean.
AURREKO URTEETAKO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK:
1980: Luis Rey
1981: Luis Maria Murua
1982: Jesus Maiz
1983: Juan Jose Agirre
1984: Angel Rodrigez
1985: Iñaki Joaristi
1986: Jose Antonio Zabala
1987: Jesus Mari Artola
1988: Iñaki Joaristi
1989: Jabier Ruiz de Larrinaga
1990: Jesus Mari Artola
1991: Alex Agirre
1992: Jose Ramon Larrañaga
1993: Jose Ramon Larrañaga
1994: Migel Angel Iriarte `Sarralle'
1995: Iñaki Etxenagusia
1996: Iñaki Etxenagusia
1997: Migel Angel Iriarte Sarralle
1998: Iñigo Korta
1999: Enrike Orbegozo
2000: Iñigo Korta
2001: Juan Jose Agirre