Pako Aristik liburu berri bat aurkeztu du

Uztarria.eus 2002ko api. 9a, 15:04

Erein argitaletxearen Auskalo Bumeran sailean argitaratu du

Erein argitaletxeak, gaur, eguerdiko 12etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan hiru liburu aurkeztu ditu. Tartean, Deborah, hondartza bakarti batean, Pako Aristirena.

Erein argitaletxeak gaur eguerdian hiru liburu aurkeztu ditu: Deborah, hondartza bakarti batean, Pako Aristi urrestildarrarena, Zape, katu jauna,Xabier Diaz Esartek idatzia eta Joan-etorriko txartela, Gemma Lienasena.

Deborah, hondartza bakarti batean 14 urtetik aurrerakoentzako liburua da. 120 orrialde ditu eta marrazkiak C. Probenzarenak dira. Saila berriz, Auskalo Bumeran 32 da. Salneurria 8,75 eurokoa da eta liburuaren neurriak 12,5 x 19 zentimetro dira.

Kontrazaleko testua honakoa da: "Nire bizitza inkesten aurkako borroka bat izan da beti, gazteen zaletasunak, izaera eta bizioak portzentaietan ipintzen dituztenen aurka: telebista hiru orduz ikusten omen dugu egunero, amodioa egiten 15 urterekin hasi, larunbatetan seko mozkortu, ordenagailuekin liluraturik gaude, ez dugu etxetik alde egiten 32 urte arte, insolidarioak gara, kontsumistak… Ba ez. Nik ez. Ni ez. Ni ez naiz hori. Haurdun egon eta umea izatea erabaki duen Deborah-ren errebeldia da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide