Enparan zubia berritze lanetan da

Uztarria.com 2002ko api. 11a, 18:04

Hilabete batetako epea aurreikusten da lanak bukatzeko

Enparan kalea eta Enparan dorretxea batzen dituen zubiko lanak hasi berri dira. Lanak irauten duten bitartean zubia itxita izango da, hilabete batetako epea aurreikusten da lanak bukatzeko.

Enparan zubian egiten ari diren berritze lanetan bi aldetako petrilak altxatu eta bertan argiztatze berria jarriko da, petrilean sartutako fokoak ezarriko dira beraz. Jose MÂȘ Arregik, udaleko aparejadoreak, azaldu digunez: "halako zubi zahar batetan ez dira egoki geratzen argi posteak, horregatik argiak behean jarriko dira".

Lan hauek 5 miloi pezetatako aurrekontua dute, eta hilabete barru zubiko lanak bukatu eta berriz zabalduta izango dela aurreikusten da.

Azpeitia, Historian Zehar, Imanol Elias-ek idatzitako liburuan Enparango zubiaz dio: "urteetan zehar herriz kanpo eta harresiaren barrutik ziren azpeitiarrak bat egiteko erabiltzen zen bakarra Urola ibaia gainditzeko. Beraren berri ematen zaigu herriko agiri zaharrenetan herriko sarrera bat bertan zelako."

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide