Alde Zaharreko Merkatarien desfilea bihar izango da

Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea 2002ko api. 12a, 14:04

Jon Artano zestoarra, Sorginen Laratzako esataria, izango da aurkezle lanetan

Bihar, apirilaren 13an, izango da urtero Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatu ohi duen desfilea. Desfilea 22:30ean hasiko da, eta Berdura plazan izango da.

Aurtengo udaberria-udako arropak, gehigarriak eta ile orrazkerak erakutsiko dira desfilean, eta bada pertsonai ezagunen presentzia ere. Desfilean aurkezpen lanetan Jon Artano zestoarra, Sorginen Laratzeko esataria, izango da. Desfilatzen, berriz, First Model agentziako modeloak arituko dira, eta tartean Janire Acosta, Miss Gipuzkoa, izango da.

Biur, Gotain, Hautxoa, Iosu, Jone eta Maikar, Jostaldi, Kimetz, Martina Isasti, Lidia, Lur, Motx, Oinkari, Romaes eta Urrestila denden produktuak eta lanak izango dira desfilean ikusgai. Sarrerarik ez da ordaindu behar desfilea ikusteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide