Udaleko Festa Batzordetik San Sebastian bezperan danborra jotzen atera nahi duten danbor talde edo elkarte berriei zuzenduta, izena emateko hiru hilabeteko epea ireki da. Epea apirilaren 15ean irekiko da eta uztailaren 15a arte irekita izango da. Talde edota elkarte berriek izenematea Azpeitiko Udaletxean egin beharko dute, aurretik aipatu epearen barruan.