Iraurgi Lantzenek bi lanpostu eskaintza ditu

Iraurgi Lantzen 2002ko api. 15a, 13:04

Iraurgi Lantzen, Urola Erdiaren Bultzatze eta Garapenerako Elkarteak, Turismo Teknikaria eta Prestakuntza Teknikaria behar ditu.

TURISMO TEKNIKARIA. Erref.23/02

Elkarteko zuzendariaren menpe, IRAURGI LANTZEN elkarteak sustatzen dituen turismoa dinamizatu eta sustatzeko estrategia eta ekimenak bultzatu, garatu eta gestionatu beharko ditu.

Aldi berean, Urola Erdiko turismo enpresen sarea eta agenteak dinamizatu eta koordinatu beharko ditu.

Ekonomia Zientzietan, Enpresa Zientzietan, Turismon edo antzekoetan goi-maila edo erdi- mailako titulua dutenak nahi ditugu, enpresa gestioan eskarmentua dutenak eta euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituztenak.

Estimatuko da gainerako prestakuntza osagarria, esperientzia, eskualdean bizi izatea eta beste hizkuntza batzuk jakitea.

PRESTAKUNTZA TEKNIKARIA. Erref. 24/02

Elkarteko Zuzendariaren menpe, ezagutza eta prestakuntzaren gestioarekin zerikusia duten proiektuak martxan jarri eta gestionatu beharko ditu; eta eskualdeko enpresek prestakuntza arloan dituzten beharrak antzemateko sistema bat garatu beharko du.

Ekonomi Zientzietan, Enpresa Zientzietan, Pisikologian edo Soziologian goi-maila edo erdi-mailako titulua dutenak nahi ditugu, enpresa gestioan eskarmetua dutenak eta gaztelania eta beste hizkuntza batzuk dakizkitenak.

Interesatuak bidali zuen kurrikulum-a, Ordiziako (20240) 89 postakutxatilara, lanpostu bakoitzari dagokion erreferentzia kartazalean aipatuz. LKS-TSI Consultores.

Aurrehautetsitako izengaiei bakarrik erantzungo zaie 30 eguneko epean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide