Larunbatean ospatu zen Alde Zaharreko Merkatarien desfilea

Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea 2002ko api. 15a, 20:04

Arropak, gehigarriak eta ile orrazkerak erakutsi ziren desfilean

Larunbatean ospatu zen urtero Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatu ohi duen desfilea. Jende ugari bildu zen Berdura Plazara merkatariek zer berri zuten ikustera.

Arropak, gehigarriak eta ile orrazkerak erakutsi ziren desfilean, eta Jon Artano zestoarra, Sorginen Laratzeko esataria, izan zen aurkezle.

Biur, Gotain, Hautxoa, Iosu, Jone eta Maikar, Jostaldi, Kimetz, Martina Isasti, Lidia, Lur, Motx, Oinkari, Romaes eta Urrestila denden produktuak eta lanak ziren desfilean ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide