Lagun Onak mendi taldekoak Aste Santutan Guadarraman izan ziren

Lagun Onak M.B. 2002ko api. 16a, 14:04

44 mendizalek hartu zuten parte irteeran

Lagun Onak mendi elkarteak Aste Santuan egin zuen irteeran Guadarramako mendikatea ezagutzeko aukera izan zuen. Irteeran 44 mendizalek parte hartu zuten.

Guadarramako Mendikatea Sistema Central deritzon mendikatean kokatzen da. Gailur borobil eta perfil suabeko mendikate honek bi Gaztelak banatzen ditu, eta bertako gailurretatik egundoko ikuskizuna da bai Segovia baita Madril aldera ere.

Gailur ugari dira mendikate honetan, gehienak 2.000 metro ingurukoak. Egokiak dira gailurrez-gailur doazen trabesia luzeak, tontor errazak baitira. Eta tontor hauek egiteko nahikoa da 1.000 edo 1.200 metroko desnibela igotzea.

PeƱalara da 2.430 metrorekin tontorrik garaiena, bere inguruan jatorri glaziarreko aintzirak dira ezaugarri. Bertan izan ziren Lagun Onak-eko mendizaleek eta bertatik behera "garaiera galtzen" joan ziren einean "bertako pinudietan zehar ibiltzeko" aukera izan zuten.

La Pedrizan ere ibili ziren Lagun Onak-ekoak, "mendikate honetako beste alderdi ezaugarritsu bat". Granitoa nagusi da mendi honetan, eta haizeak eta euriak forma bereziak sortu ditu bertan. Lagun Onakekoen esanetan, "agian bertako harrian sortu diren forma bitxi horiei esker da hain preziatua inguru hau eskaladoreen artean, guk ere trepada piskat egin beharra izan genuen".

Oporraldiari amaiera emateko Segovian izan ziren igandean eta bertan bazkaldu eta etxerantzako bideari heldu zioten. "Autobusean batzuk erdi lotan eta beste batzuk triste zetozen oporrak amaitu zirelako, baina dagoeneko datorren urterako beste mendi batzuk ezagutzeko planak egin genituen".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide