Hainbat ekitaldi antolatu dira Santa Engraziko irteerarako. Horrela eguerdiko 12etan meza izango da hango ermitatxoan, eta Elizkizuna bukatutakoan, berriz, umeentzako jolasak izango dira. Eguerdi eta bazkalondo osoan, berriz, erromeria ere izango da.
Bestalde, Santa Engraziko ostatuan bazkaltzeko aurrez izena eman beharko da mendizaleen elkarteko tabernan apirilaren 19rako. Bazkaria 20 izango da helduentzat, eta 15 umeentzat.
Santa Engrazitik Azpeitira itzultzeko Aizarnan autobusa izango da arratsaldeko 6:30etan. Autobusa doan izango da.