Uztarria.com-en oihartzuna Bartzelonaraino

Uztarria.com 2002ko api. 18a, 18:04

Linguapax-ek antolatu duen Hizkuntza Politikei Buruzko Mundu Mailako Kongresuan, Uztarria.com webgunea adibidetzat aipatu zuen Gotzon Egiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara teknikariak, euskara teknologi berrietan eta interneten bultzatzeko bide bezala.

Gotzon Egiak Bartzelonan burutzen ari den kongresuaren baitan, hizkuntza gutxituak eta teknologia berriak tailerrean eman zuen hitzaldia. Bertan, euskara teknologi berrietan eta interneten bultzatzeko instituzioetatik egindako politika kritikatu zuen, bere esanetan: "Munduko programak euskaraz izateko egin da ahalegin nagusia, eta hori antzua da", horren ordez, "kodigo irekian oinarritutako programa eta tresnak sustatzea, eta euskaldunari edukiak Interneten sartzeko tresnak eskaintzea" proposatzen du, eta adibide gisa jarri zuen Uztarria.com ataria.

Linguapax Unescok bultzatutako proiektua da, pakearen kultura bultzatu asmoa duena hizkuntza anitzeko hezkuntza bidez, eta hizkuntzen babesa eta estatuak hizkuntza politika arloan lagunduz.

Gotzon Egiak Linguapax-ek antolatutako hinkuntza politikoen kongresoan emandako hitzaldiaren berri Egunkarian eta Sustatu.com-en ere jasotzen da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide