Madrilgo gobernuak 275 miloi emango ditu San Agustinpeko proiekturako, Udaletxeak eskatutakoaren bikoitza. Proiektuak 500 miloiko aurrekontua du, eta dagoeneko 100 miloi pezeta pasatxo inguru gastatu dira teilatua konpontzen.
San Agustinpen arte eszenikoetarako aretoa egingo da, 300 lagunentzako foroarekin, eserleku mugikor eta eszenatoki aldakorrarekin.