EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin daiteke

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea 2002ko api. 23a, 01:04

Batasunak ordu gutxi barru zehaztuko du pleno bereziarenaren data eta ordua. Batasunako udal bozeramaleak alkateari eskatu dio plenoa jende gehiago joateko moduko orduan jartzeko.

Batasunako zinegotziek Euskal Naziotasuna Aitortzeko agiriaren gaia eztabaidatzeko eta Euskal Herriko Nortasun Agiria Azpeitian egin ahal izateko modua jartzeko udal pleno berezia eskatu zuten.

Pleno hori datorren astezkenerako,apirilak 24, egurdiko 13:15etatako izendatu zuen alkateak. Batasunako bozeramaleak eskaera egin dio alkateari plenoa ordu egokiago batean jar dezan. Azken erantzuna bihar (hilak 23)eguerdirako agindu dio alkateak.

Herritarrei adi egotea eskatzen diegu, Batasunak jakin bezain pronto emango baitu jakitera EHNA abian jartzeko eztabaidaren plenoa zein egunetan eta zein ordutan izango den.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide