Guar Deia egunkarian argitaratu den berrian Azpeitiko Udala Berdura Plaza atzean eta Enparan kaletik Perez Arregi kalera doan zatian lurpeko aparkalekuak egitekotan dela jakinarazten da.
Berdura Plaza atzeko aparkalekua egingo dute lehenengo, eta dagoeneko ikerketa geologikoa egiten ari direla gaineratzen da. Berdura Plazako aparkalekuan 150 plaza eskaintzea dute asmoa, eta hauetatik batzuk pribatuak izango dira eta gainontzekoek erabilera publikoa izango dute. Enparan Kaleko lurpeko aparkalekuak, berriz, 50 plaza izango lituzke.
Lanak Azpeitia Lantzen-en gain izango direla ere jakinarazten da Deia-ko berri honetan. Hala ere, Uztarriak Azpeitia Lantzeni deitu dio, baina ez du erakunde horren baieztapenik jaso.