Azpeitiko III. Erremonte Txapelketarako hamar sarrera zozketatu ditu Baitek bere bazkideen artean.
Profesional hasi berrien III.Erremonte Txapelketa datorren maiatzaren 3an hasi eta maiatzaren 31a bitartean burutuko da. Kanporaketak maiatzaren 3an,10ean, 17an eta 24an jokatuko dira Azpeitiko Izarraitz Udal Pilotalekuan; finala, berriz, maiatzaren 31n izango da.
Azpeitiko Udaleko Kiroletako Batzordearen babesari esker egin du zozketa hori Baite euskara elkarteak. Honokoak dira bina sarrera jasoko dituzten bazkide saridunak: Marian Agirre, Olatz Urkia, Mari Karmen Gurrutxaga; Ina Arriola eta MÂȘ Teresa Etxabe.
Ohi bezala, Baite jarriko da saridunekin hartu emanetan.
ZORIONAK!