Mamu Eguna antolatzeko arrazoia, antolatzaileen esanetan, gazte lokala aldarrikatzea da batik bat, baina Udalak gai honen inguruan duen jarrera ere salatu nahi dute: "Azpeitiko Udala salatu nahi da. Gazte lokala izateko eskubidea ukatu eta udal ireki eta parte hartzaile baten itxura faltsua erakusten ari delako, gazteokin hitzegiteko gaitasunik azaldu gabe".
Mamu Eguneko egitaraua honakoa da:
- Goizean mamu-aldarrikapenak egingo dira herriko txoko ezberdinetan.
- 18:00etan jolasak .Plazan.
- 19:00etan Gazte lokalaren aldeko mamu kalejira. Plazatik abiatuta.
-20:30ean. Txotxa. (Bertan mamuek eginiko ekintzen inguruko bideoa emango da).