Gazumeko parke eolikoa erreserban geratuko da momentuz

Uztarria.com 2002ko mai. 16a, 14:05

Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Eolikoaren (EAE) Lurralde Plan Sektorialaren baitan Gazumen parke eolikoa egiteko aukera oraingoz ez da baztertzen.

Atzo aurkeztutako planean parke eolikoak kokatzeko guneak zehazten dira, Jaurlaritzak egindako 3E-2005 planak jarritako xedea lortzeko asmoz. Hau da, 2002. urterako 175 Mwko potentzia sortzea energia eolikoaren bidez. Horretarako guneak bi multzotan banatu dira. Lehen multzoaren baitako parkeak egingo dira lehenengo, eta horiekin 175Mwko potentzia lortuko balitz bigarren multzoko parkeetarako lizentziarik ez litzateke emango. II. multzoaren baitan da Gazumeko gunea.

Bestalde, ZamiƱo- Isaspi-Oleta eta Hirukurutzeta-Karakateko guneak planetik kanpo dira inguru horietan aztarna arkeologikoak topatu baitira. Honen berri jaso zuen Uztarria.com-ek

Irakurri albistea Egunkarian

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide