Aurreko urteetan bezala aurten ere Udaleku Irekiak
antolatu dira herrian. Horretarako begiraleak behar dira. Udalekuak uztailean izango dira, bi txandatan banatuta: 1. Txanda, uztailaren 1etik 12ra eta 2. Txanda, 15etik 26ra.
Begiraleek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Begirale titulua eduki, azpeitiarra izan eta 18 urtetik gora izan. Lanerako gogoa eta esperientzia ere kontutan hartuko dira.
Lan eskaintzarako datuak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztuko dira maiatzaren 28rako.
Gazte Informazio Bulegoaren ordutegia:
Egunero 17:00etatik 20:00etara
Asteazkena 10:00etatik 13:00etara
Larunbata 11:00etatik 13:00etara
Informazio gehiagorako idatzi Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora