Gaur eguerdiko ez ohiko osoko bilkuran EUDEL, Euskal Udalen Elkartearen idatzia onartu da. Idatzian demokrazia eta askatasuna eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatu eta defendarazteko printzipioak eta konpromisoak jasotzen dira.
EUDEL-en adierazpen zibikoa EAJ eta EA-ren aldeko botoekin onartu da. Batasunak ezezkoa bozkatu du, "idatzi honekin Batasunaren ilegaltasuna bultzatzen" dela arrazoituz, eta "kontsentsua bilatu behar" dela eta ez konfrontazioa" gaineratu du.
EUDEL-eko adierazpen zibikoa oso-osorik rtf formatoan hemen .
Batasunako idatzia oso-osorik rtf formatoan hemen .