Batasunak ulertzen duen kultura parte hartzaile, bizia, tresna eraldatzailea, herritarra lortzeko baitan zenbait konpromiso ere hartzen ditu herriaren eta bertako kultur eragileen aurrean: Egiten duen diagnostikoa ahalik eta kultur eragile gehienei zuzenean azaldu eta eztabaidatzeko konpromisoa, eta hartu eman horietan, Azpeitiko Batasunaren kultur politika diseinatzeko orduan, kultur eragileen parte hartze zuzena ahalbideratuko duen proposamena mahai gaineratzeko konpromisoa, hain zuzen ere.
Bestalde, Batasunak kultura herritarraren alde "konpromiso irmoa" hartu duela jakinarazi zuten aurkezturiko proposamenean: "Kultura sozializatzea da gure helburu nagusietako bat. Desberdintasun ekonomikoa ez dadin kultur jardun duina eta kalitatezkoa eragozteko zuribidea izan".
Eztabaidaren plazara
Batasunako zinegotziek prentsaurrean kultura arloan Azpeitian "furi-furian" diren gaiak "azpimarratu eta eztabaiden plazara ekarri" nahi izan zituzten. Hala nola, balizko kultur baliabideen ugaritasuna, eta lokalen erabilera murritza; Azpeitiko kultur baliabideak gestionatzeko garaian herri mugimenduaren parte hartzean diren hutsuneak; Kultur Etxearen beharra, taldeen bilgune eta elkarlana azkartuko dien espazio erreferentzial bezala; Herritarrei udalak eta erakunde publikoek inbertsioak egin eta azpiegiturak eskaintzearen beharra, kulturaren protagonismoa ere adostua eta elkar banatua izan dadin; eta azkenik, Azpeitian kultur eta komunikazio baliabide arloan dagoen demokrazia falta larria salatu zuten.
Azpeitiko Batasunaren kultura alorreko proposamena oso-osorik rtf formatoan hemen