Maiatzak 15ean ospatuko da aurtengo Gazte Eguna. Bertan, beste behin ere, gazte lokalaren aldeko oihua kalean izango da. Astean zehar hainbat ekitaldi burutuko dira eta egunean zehar besteak beste alkateak 9 gazteren aurka jarritako salaketaren aurka eta Gazte Lokalaren alde manifestazioa burutuko da. Oraindik gazteak epaiketaren zain daude.
Adin guztietako herritarrei dei egiten dizuegu manifestazio honetan parte har dezazuen.