Herri krossean hainbat herritarrek hartu zuen parte, 220 korrikalari irten ziren. Sei kilometroko ibilbidea egin zuten lasterkan eta ondorengoak izan ziren irabazleak: emakumezkoetan Maitane Epelde eta gizonezkoetan Lander Zabala.
Enparantza Nagusian atera zen Argazki Erraldoia, eguardian. Jarraian, Herri Bazkarirako ia 500 lagun bildu ziren Azoka Plazan. Eta bazkaloztean Antton Aldalurri eta Aiora Epelderi ongietorri eta lore eskaintza egin zitzaien.
19:30ean Manifestazio ixila abiatu zen plazatik. Eta ondoren aurtengo elkartasun eguneko irudia osatu zuren preso eta errepresaliatutakoen senideek.
Elkartasun Egunari kontzertuarekin eman zitzaion amaiera.