Nuarbe onena larunbatean

Uztarria.com 2002ko mai. 27a, 19:05

Sailkapenean Nuarbe A, lehena da 6 punturekin eta Nuarbe B, bosgarrena 20 punturekin.

Larunbatean eman zitzaion hasera Euskal Herriko Txapelketari Nuarben, eta egun ezin hobea izan zen bertakoentzat. Tiraldi guztiak bereganatu zituzten nuarbetarrek, eta lur gainean areriorik ez dutela erakutsi zuten.

Nuarbek aurtengo txapelketarako bi talde sokaratu dituzte: Nuarbe A eta Nuarbe B. A taldeak tiraldi guztiak irabazi zituen, eta lehena da sailkapenean. Lanik gehien Aresok eman zizkien, baina bi minutu eta erdian irabazi zioten. Nuarbeko bigarren taldea, aldiz, bosgarren postuan sailkatu zen. Iaz gazte mordo bat hasi zen sokatiran, eta aurten txapelketan aritzeko prest dira. Gazteen talde honekin lehen taldeko lau tiralari ere aritu ziren. Getxori eta AbadiƱori tiraldi bana irabazi zioten, eta gainontzeko guztiak galdu egin zituzten.

Argazkian Nuarbeko bi taldeak lehian.

Sailkapena
1. Nuarbe A6 p
2. Mutriku 5p
3. Areso 4p
4. AbadiƱo 3p
5. Nuarbe B 2p
6. Getxo P1

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide