"Nobiliario de Azpeitia: Probanzas de Nobleza e HidalguĂa" titulupean bi liburu argitaratu ditu Azpeitiko Udalak. Eta hauen bien aurkezpena egingo da larunbatean Betharrametan, eguerdiko 12,00etan. Liburu hauetan, 400 inguru kaparetasun espediente jaso dira. Baina liburuetan bakarrik ez dira ikusgai izango, jatorrizko kaparetasunak jendaurrean erakusgai izango baitira ekainaren 19a arte Betharrametako elizan irekita izango den erakusketan. Erakusketa hau asteartetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan eguardiko 12:00etatik arratsaldeko 14:00etara irekita izango da.