Mahaiaren orain arteko ibilbidea motza bada ere, otsailean osatu zen, hasieratik aurreikusi zuten beren zereginetako bat bezala herri mailan gai honen inguruko ekintzak antolatzea. Hori horrela izanik, eta maiatzaren 31a, ostirala, Tabakorik Gabeko Eguna dela aitzakiatzat hartuta ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Ostiralean bertan, Tabakoaren ondorioak, publizitatearen eragina gazteengan eta Tratamendu eskaintzei
buruzko hitzaldia izango da arratsaldeko 19:00etan Aitonenako Areto Nagusian. Larunbatean, berriz, "Lagunekin baratzean" txontxongilo emanaldia izango da udaletxeko arkupetan, arratsaldeko 17:00etan eta Zapo Txoko Gaztegunera hurbiltzen diren gazteek "Telma & Louise" filmarekin bideo-foruma izango dute, arratsaldeko 18:00etan.
Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaia herriko kide ezberdinek osatzen dute; guraso, gazte psikologo, irakasle, hezitzaile eta udal teknikariak, besteak beste. Orainarte, mahaia hilero bildu da bi orduz eta heziketa hitzaldiak izan dituzte entzungai. Gaur egun Hernaniko esperientzia aztertzeari ekin dio mahaiak, hango Aurre Hartze Mahaia lehenagokoa baita.