Xamar-en hitzaldia asteazken honetan, euskarari buruz

Baite Euskara Elkartea 2002ko eka. 4a, 13:06

Kontzientziazio kanpainari ekingo dio bihartik aurrera Baite Euskara Elkarteak, eta Xamar-en hitzaldia izango da kanpainako lehen ekitaldia. Bihar izango da, 20:00etan, Enparan Dorretxean.

Euskara gaitzat hartuta hitzaldia eskainiko du bihar, asteazkena (ekaina 5) Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'-ek. Nafarra da Xamar, Garraldakoa, eta aditua euskararen gaian. Hitzaldia 20:00etan hasiko da, Enparan Dorretxeko aretoan, eta Azpeitiko euskaltzale guztiei bertara joateko dei egiten die antolatzaileak: Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak. Hain zuzen, azpeitiarren euskararekiko kontzientzia sortu eta zabaldu nahi du Baitek, eta, horretarako, kanpaina antolatu du. Xamarrek orain arte hiru liburu ditu idatziak: 1898, Garralda, Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz eta Orhipean. Gure Herria ezagutzen.

Bazkide kanpaina
Bestetik, Baitek aurrera segitzen du bazkide kanpainarekin. Euskara Elkarteko bazkide egin nahi duenak, urtean sei euro besterik ez ditu ordaindu behar.

Aukera hauek ditu izena emateko:
* 943 15 03 58 telefonoa / faxa
* baite@uztarria.com
* Julian Elorza Hiribidea 4, 2.a ezkerra

Beste aukera
Euskadiko Kutxan, zeure datuak eman eta sei euro sartu honako kontu korrontean: 3035 0020 57 0200049302.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide