Zarauzko zuzendaritzaren esanetan "aukeraketan erabakiorra izan da Joseba Zubizarreta, Fermin Yerobi eta Asier Landak eginiko proposamena. Inguruko jokalari onenak biltzeko asmoa azaldu baidute, baina beti ere taldea gogoan hartuz. Lehen zuzendaritza arduratzen zen jokalariak lotzen, orain Galtxa, Yerobi eta Landaren eskuetan uzten dugu ardura hori".
Joseba Zubizarreta "Galtxa" azpeitiarrak orain dela bi urte utzi zion futbolean jolasteari. Bere kirol bizitzan hainbat taldetatik igaro da, besteak beste, Elgoibar, Ondarroako Aurrera eta Lagun Onak. Aurten, haurren kategorian Lagun Onak entrenatzen ibili da.