'Uda Kirola 2002'-an parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.com 2002ko eka. 5a, 15:06

Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordeak haur eta gazteentzat Uda Kirola 2002 programa martxan jarri du. Honela, aerobik, mendiko bizikleta, tenisa, eskalada eta patineta on line ikasteko aukera dute 9-16 urte bitarteko azpeitiarrek ekaina eta uztailean.

Ekainean eta uztailean 9 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek kirol ezberdinak ikasteko aukera izango dute herrian bertan. Izan ere, Udaleko Kirol Batzordeak aerobik, mendiko bizikleta, tenisa, eskalada eta patineta on line ikastaroak antolatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ikastaroak bi txandatan banatu dira: lehen txanda, ekainaren 24tik uztailaren 5a arte da eta bigarrena, uztailaren 8tik 19a arte. Bi ordutegi ezberdin izango dira adinaren arabera: 10etatik 11etara 9-12 urtekoentzat eta 11etatik 12etara 12-16 urtekoentzat.

Aerobik, mendi bizikleta, tenisa eta patineta ikastaroek bi aste iraungo dute, eskaladakoak bost egun, eta astelehenetik ostiralera izango dira. Ikastaroek guztira hamar ordu iraungo dute, eta 15,03 €ko ordaindu beharko da parte hartzeko, ez da beharrezko Udal Kirol Patronatuko bazkide izatea.

Kirol ikastaroetan taldeen lagun kopurua mugatuta dago. Mendiko bizikleta eta patineta on linerako 10 lagun aurreikusten dira, 20 aerobikerako, 12 teniserako eta 8 eskaladarako.

Izena igerilekuan eman daiteke, bai 943 81 41 21 telefonora deituz bai harreran bertan, astelehenetik ostiralera 14:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea ekainaren 12an amaitzen da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide