Inaugurazio ekitaldia, eguerdiko hamabietan izan zen eta bertan, hainbat pertsona bildu ziren. Besteak beste, Josu Jon Imaz Industria Sailburua, Gabriel Inclán Osasun Sailburua, herriko agintariak eta laborategi berriaren lehendakaria den Jose Luis Larrañaga. Bere esanetan "Gipuzkoan, Azpeitian hain zuzen ere, laborategi berri bat jartzea, Euskal Herriko Unibertsitateko zientifiko talde bat eta Sarralle enpresa taldearen artean sortutako sinergiari esker izan da".