Mikel Labakak Realarekin egingo du aurre denboraldia

Uztarria.com 2002ko eka. 10a, 13:06

Azken aste hauetako zurrumurrua baieztatu da, eta Mikel Labakak, Reala Bko jokalariak, Realarekin egingo du aurre denboraldia. Uztarria aldizkarian jakitera eman genuen laster argituko zela Mikel Labakaren geroa, egun hauten Reynald Denoueix, entrenatzaile frantziarra, erabakiak hartzekotan baitzen.

Sanseko zazpi jokalari dira aurre denboraldian lehen taldearekin entrenatuko direnak: Kristian Alberdi, Mikel Alonso, Diego Asorey, Asier Riesgo, Juan Ugarte, Garikoitz Uranga eta Mikel Labaka, azpeitiarra. Uztailaren 8an ekingo die prestaketei, eta Donostian eta Austrian ibiliko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide