2001ean kontsumo bulegoan 80 kontsulta eta 5 erreklamazio jaso ziren

Uztarria.com 2002ko eka. 13a, 14:06

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) egindako memoriaren arabera, 2001eko martxotik abendura bitartean, 80 kontsulta eta 5 erreklamazio jaso dituzte. Kontsulta gehien izan dituena, etxebizitzen sektorea izan da, % 30a hain zuzen ere.

Datu hauek begiratuta, garbi ikus daiteke kontsulta eta erreklamazioen artean dagoen diferentzia; 80 kontsulta eta 5 erreklamazio. Horren arrazoietako bat zera izango litzateke, egoten diren kexa asko, hainbat arrazoi ezberdinengatik ez dira aurrera ateratzen, eta beraz, kontsulta bilakatzen dira. Etxebizitzaren arloaz gain, beste sektoreetan ere izan dira kontsulta eta erreklamazioak, besteak beste, merkataritzan, aseguru arloan, zerbitzu publikoan eta abar. Hona hemen zehazki arlo bakoitzean izandako kontsulta eta erreklamazio portzentaia.

ETXEBIZITZAK: 24 kontsulta, erreklamazio 1, %30

MERKATARITZA: 12 kontsulta, erreklamazio 1, %15

ASEGURUAK: 7 kontsulta, - , %8,75

KONPONKETAK: 11 kontsulta, 2 erreklamazio, %13,75

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA: 5 kontsulta, - , %6,25

ZERBITZU PUBLIKOA: 6 kontsulta, erreklamazio 1, %7,5

BANKU ZERBITZUAK: 7 kontsulta, - , %8,75

BESTEAK: 8 kontsulta, - , %10

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide